BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA
Urola garaiko Beldur Barik tokiko lehiaketa abian da! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikusentzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtubera edo Vimeora, bete webguneko formularioa eta irabazi! Irakurri arretaz Urola Garaiko tokiko oinarriak esteka honetan klik eginez.
Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n amaituko da, 23: 59an.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Urola Garaiko Beldur Barik lehiaketan parte hartu ahal izango dute:
1. kategoria: 12 – 14 urte.
2. kategoria: 15 – 17 urte.
3. kategoria: 18 – 20 urte.
UROLA GARAIKO TOKIKO LEHIAKETAKO SARIAK
• 1. kategoriako saria (12 – 14 urte): 350 €
• 1. aipamen berezia (12 – 14 urte): 250 €
• 2. kategoriako saria (15 – 17 urte): 350 €
• 2. aipamen berezia (15 – 17 urte): 250 €
• 3. kategoriako saria (18 – 20 urte): 350 €
• 3. aipamen berezia (18 – 20 urte): 250 €
EPAIMAHAIAREN EBAZPENA
Epaimahaia Berdintasun Arloak izendatuko du, eta hezkidetzan aditua den profesional batek, ikus entzunezkoetan profesional batek, Mankomunitateko Berdintasun Batzordeko Politikari batek eta Mankomunitateko Berdintasun Arloko teknikariek osatuko dute.
Irabazleen izenak azaroaren bukaeran edo abendu hasieran jakinaraziko dira, sari banaketari buruzko zehaztapenak aurrerago komunikatuko dira. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie. Epaimahaiak ez du bere erabakia ezeztatzeko arrazoirik onartuko.
urola garaiko tokiko lehiaketaren antolaketa
Urola Garaiko Lehiaketa, Urola Garaiko Berdintasun Arloak antolatzen du eta Ilinti eta Bitartean merkatariek diruz laguntzen dute.