Jabetze Eskola
Jabetze Eskolari buruz


Zer da jabetzea?
Ikasketa eta kontzientzia prozesu bat da jabetzea. Munduko emakumeok jasaten dugun bazterkeria eta gutxiespen egoeraz jabetu, eta gizarte egituren aurka egiteko erremintak eskaintzen dizkigu.
Zer da Jabetze Eskola?
Jabetze Eskola ez da ohiko prestakuntza leku bat, hori baino gehiago da. Mugimendu feministak errealitatea izendatzeko asmatutako ezagutzak erreproduzitzen ditu modu kolektibo eta partekatuan. Mundu ikuskera aldatu, eta aldi berean, mundua eraldatzen lagunduko digun bizi esperientzia bat lortzea da helburua.
Espazio hau emakumeon partaidetza eta jabetzea sendotzeko, eta gizarte justuago, anitzago eta osoago bat lortzeko dago pentsatuta.
Bestalde, Jabetze Eskolen helburua da emakumeon arteko sareak sortu eta ikusgarritasuna lortzea, horrela, gure herrietan subjektu aktibo eta parte hartzaileagoak izateko. Izan ere, beharrezkoa da bazterkeria errealitate honi aurre egitea.
Gure arma gure jakituria izango da, hau da, sortzea, gehiago ezagutzea, barre egitea, produzitzea, dantza egitea, gozatzea eta eraldatzea.
Programa

FRUITU HELDUA ANITZ GOXOAGOA
Sentitzen duguna legitimatu nahi dugu, eskubide eta aukera osoa bitugu gure gorputzaz gozatzeko, orain dugun energia erotikoarekin. Emakumeoi kontrakoa trasmititu zaigu: gure nahia kontenitzea, besteen beharra asetzea, eta okerrena… adin batetik aurrera asexualtzat jotzen gaituzte!!
Tailerrean bestelako bidea egingo dugu. Plazeraren aukerak zabalduko ditugu, abaniko bat zabaltzen den bezala: energia sexuala ezagutuz, erotika globalean integratuz, norberaren historia pertsonala kontuan hartuz eta zainduz.
- Astelehenak
- Ordutegia: 17:30-19:30
AMATASUN BIZIGARRIAK
Amatasunak eta feminismoak eztabaidaz beteriko harremana izan dute, patriarkatuak hauspotzen duen amatasun hegemonikoa suntsitzeko premia larria eta amatasun praktika bizigarriagoak egiteko dema. Horretaz guztiaz aritzeko aukera eskaintzen dizuegu. Norbere bizipenetik, praktikatik eta elkarri entzunez egin nahi dugu aurrera saio hauetan.
- Astearteak
- Ordutegia: 17:30-19:30
IDAZKETA FEMINISTA
Zer da idazketa eta zer da autofikzioa? Nola eta zergatik bilakatzen dira tresna feminista?
Tailer honetan gure erreferente femeninoetan murgilduko gara, benetako zein fikziozko erreferenteetan. Astero etapa bat aztertuko dugu (Haurtzaroa, Nerabezaroa, Gaztaroa, Helduarea, Heldutasuna, etb.) emakumeen genealogia aztertzeko, hurbileko emakumeak eta ikonikoan direnak hobeto ezagutzeko.
Tailerra beren bizitzako narratibek ireki dituzten galderen ernatzunak bilatzeko atzera begiratzeko prest dauden emakumeei zuzenduta dago.
- Larunbatak
- Ordutegia: 11:00-13:00
batukada feminista
Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde-lanean aritzeko, sormena landu eta autoestimua igotzeko. Denok garelako musika egiteko gai eta gauza berriak sortzeko ere. Irudimena landu eta besteak entzuten ikasteko. Emakumeok kalera irten eta espazioak okupatu bitartean jendeari gozarazteko.
- Asteazkenak
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Tokia: Ezkio-Itsasoko frontoia
yogaterapia
Yoga saio hauen bitartez, norberaren zaintzan fokoa jartzea proposatzen da, kanpo eta barne epaiak alde batera utzita eta esperimentaziorako une bezala ulertuz, komunikazio intimo bat sortzeko aukera sustatuz, garenari begirada maitakor bat eskainiz eta disfrutatuz.
- Asteazkenak
- Ordutegia: 18:00-19:30
- Tokia: Legazpi, aurrerago zehaztuko da lokala
erabakitzeko boterea-tapiza zurezko uztaian
Guretzat nahi dugunaren plana egitea erabakiak hartzean datza- bizi nahi dugun bizitza diseinatu behar dugu, emakume gisa ahaldundu eta gure bizitzaren gidaritza hartu. Amaitu da gainerakoei zuregaitik erabakitzen uztea, eta amaitu da besteei atsegin emateko helburuarekin konformatzea. Guregatik erabaki desakegu eta etorriko diren ondorioak onartu. Tailer hau horretan datza.
- Astelehenak
- Ordutegia: 9:30-12:30
emakumeak mugimenduan
Gure dantza eta mugimendu propioak atera ditzagun! Beste emakume batzuekin, bakoitzak nahi duen bezala eta epairik gabe dantza egiteko, elkar ezagutu eta zaintzeko espazio bat da. Ez dago dantzan jakin beharrik eta emakume guztiak izango dire ongi etorriak.
- Ostiralak
- Ordutegia: 9:30-11:00
Jabetze Eskolako Talde Finkoak
Programan azaltzen diren tailerrez gain, Urola Garaiko Jabetze Eskolan, Emakume Talde ezberdinak biltzen gara astero. Talde hauetan parte hartzeko aukera daukazu; are gehiago, zurekin espazio hauek konpartitzeko irrikan gaude. Partaide izateko jarri gurekin harremanetan telefonoz edo posta elektroniko bidez.
EMPALABRAMIENTO ®
“Empalabramiento” gaztelaniazko hitzaren bitartez ahalduntzean datza, parte hartzen duten emakumeentzat gaztelania bigarren (edo hirugarren) hizkuntza izanik. Programa genero-ikuspegia duten materialak egokituz eta emakumeak bizi diren gizarte-testuingurua kontuan hartuz sortu da. Helburu nagusia da zure eskubide eta gaitasunen kontzientzia indibiduala hartzea, baliabideak eskuratzea, influentzia lortzea eta gizartearen parte izatea, eskubide osoko herritar gisa, baldintza berdinetan.
- Astelehenak eta asteazkenak
- Ordutegia: 10:00-12:00
Emakume musulmanen ahalduntzea eta alfabetatzea
Talde honetan, bizitza autonomoa aurrera eramateko tresna linguistiko minimoak ezagutzen ez dituzten emakume musulmanentzako gaztelerazko oinarrizko ezagutza lantzen da. Bestalde, kurtsoan zehar emakume musulmanen ahalduntzerako ikastaro eta hitzaldiak ere egiten dira.
- Astelehenak eta asteazkenak
- Ordutegia: 10:00-12:00
SUA, Emakume migratuen taldea
Sua taldea jatorri eta kultura anitzetatik etorritako Urola Garaiko emakume migratuez osatutako taldea da.
- Astearteak
- Ordutegia: 16:45-17:45
Gure burua maitatuz
Talde honetan gure autoestimua hobetzeko tresnak lantzen ditugu. Gure burua kontutan hartzea ezinbestekoa da. Beti jartzen ditugu besteen arazoak edo nahiak gure osasun eta onuren gainetik.
Zaintzaile emakume taldea
Beti besteak zaintzen ari zara? Zure buruaz baino gehiago arduratzen zara beste pertsonez? Talde honetan, bi orduz, besteak zaintzeari uzten diogu gure buruak zaintzeko.
Envejecer Bonito
Tailer honetan, Urola Gariko emakume helduek, beraien bizi etapetako prozesuak partekatzeko aukera izango dute, taldekako zein banakako boteretzea ikuspegi feminista batetik landuz.
- Astelehena, hamabost egunetik behin.
- Ordutegia: 17:00-19:00
IZEN EMATEA ZABALIK
Informazioa
- Ekintza guztiak doakoak dira
- Egutegia ikasleen arabera kudeatuko da
- Tailerrak Urola Garaiko Emakumeen* Etxean izango dira, Pagoeta Auzoa 1, Urretxu, horrela ez den tailerretan bakoitzaren informazio atalean zehaztuko da
- EZINBESTEKOA DA IZENA EMATEA
- Izena emateko epea ikastaroa hasi baino 2 egun lehenago bukatzen da
Matrikula
Izena ematea hurrengo bideetatik egin daiteke:
- 943.25.23.89
- jabekuntzaeskola@gmail.com
- Ondorengo inprimaki hau beteta: