Apirilaren 1ean Urola Garaiko III. Berdintasun Planaren aurkezpena egingo da herritarren aurrean. Eskualdeko hirugarren plana da hau, bigarrena 2019an bukatu zen eta 2020ean ondorioztatu zen plan berri bat beharrezkoa zela. Gauzak horrela, 2020ko urrian hasi zen III plana osatzeko prozesu parte hartzailea, prozesu horretan denera 90 pertsona inguruk parte hartu dute (eragile, norbanako, instituzioak). Prozesu guztia urtebete beranduago bukatu zen, hau da, 2021eko azaroan, eta 2022ko martxoaren 7an Urola Garaiko Mankomunitateko Batzar Orokorrak Urola Garaiko III Berdintasun Plana aho batez onartu zuen.
Behin plana onartu ondoren, datorren apirilaren 1ean berau herritarren aurrean aurkezteko ekitaldia antolatu da.
Arratsaldeko 18,30tan izango da Urretxuko Labeaga Aretoan eta sarrera librea izango da. Egitaraua hurrengoa da:
- Planaren aurkezpena
- Alarma Morea taldearean emanaldi txikia
- Luze edo Motz emanaldia
Plana bere osotasuean webgune honetako Dokumentuak/Proiektuak ataletan aurkitu dezakezue.