Guri buruz
Zer da Emakumeen Etxea
Urola Garaiko Emakumeen Etxea mugimendu feministaren eta emakumeen talde askoren eskaera historikoa izan da. Proiektu hori urteetan eztabaidatu da hainbat esparrutan.
2019.urtean zabaldu zen Urretxuko Pagoeta Auzoan Urola Garaiko Emakumeen Etxea, Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragarentzat. Egoitza nagusia hor dagoen arren, Legazpin ere lokala dauka Emakumeen Etxeak; mugikortasunak sor ditzakeen arazoak gainditu eta bertako taldeek eta emakumeek espazioa edukitzeko. Horretarako, parte hartze prozesua egin zen herrietako mugimendu feministarekin, emakumeen elkarteekin, norbanakoekin eta udal ordezkari politikoekin.
Espazioa partekatzen dute talde feministek, jabetze eskolako taldeek eta ikastaroek eta emakumeen ahalduntzea helburu duten taldeek. Bertan dago kokatua baita Berdintasun Arloaren bulegoa.
Urola Garaiko Jabetze Eskola 2008an hasi zen ahalduntze prozesu indibidual zein kolektiboak sortzen; eragin handiko aurrerapena bultzatzen, berdintasunari dagokionez, eskualde osoan; sareak sortzen, eta emakumeen parte-hartzea eta antolamendua sustatzen.
Helburuak
Jarduera-eremuak
- Berdintasunerako gobernantza
- Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa, emakumeen etxea, beren bizitzako eremu gisa eta emakumeen autonomiari begira jabetze-eskola gisa.
- Gizarte-antolaketa arduratsua
- Eskualdean indarkeria matxistarik gabeko bizitzak sustatzea
Zer esparrutan ari gara lanean?
- Emakumeen parte-hartzea eta jabekuntza
- Aholkularitza
- Prestakuntza
- Emakumeen ikusgarritasuna
- Sareak eta aliantzak sortzea