Jabetze Eskola
Jabetze Eskolari buruz
Zer da jabetzea?
Ikasketa eta kontzientzia prozesu bat da jabetzea. Munduko emakumeok jasaten dugun bazterkeria eta gutxiespen egoeraz jabetu, eta gizarte egituren aurka egiteko erremintak eskaintzen dizkigu.
Zer da Jabetze Eskola?
Jabetze Eskola ez da ohiko prestakuntza leku bat, hori baino gehiago da. Mugimendu feministak errealitatea izendatzeko asmatutako ezagutzak erreproduzitzen ditu modu kolektibo eta partekatuan. Mundu ikuskera aldatu, eta aldi berean, mundua eraldatzen lagunduko digun bizi esperientzia bat lortzea da helburua.
Espazio hau emakumeon partaidetza eta jabetzea sendotzeko, eta gizarte justuago, anitzago eta osoago bat lortzeko dago pentsatuta.
Bestalde, Jabetze Eskolen helburua da emakumeon arteko sareak sortu eta ikusgarritasuna lortzea, horrela, gure herrietan subjektu aktibo eta parte hartzaileagoak izateko. Izan ere, beharrezkoa da bazterkeria errealitate honi aurre egitea.
Gure arma gure jakituria izango da, hau da, sortzea, gehiago ezagutzea, barre egitea, produzitzea, dantza egitea, gozatzea eta eraldatzea.
Programa 2024
NOKA
Hitanoa, hika, toka, noka… inguru honetan galtzen ari diren hizketa moduak dira. Euskaldunok hitanoa konfiantzazko inguruetan erabili izan dugu, baina badirudi hori ere krisian dagoela. Ikastaro honen bidez, konfiantzazko giroa sortu nahi dugu, eta noka hizkera geure egin. Saio hauetan hitanoa, hika, toka eta noka zer diren ikasiko dugu eta ezagutzak barneratu
- Apirilak 9, 16, 23, 30 eta maiatzak 7, 14, 21
- Astearteak
- Ordutegia: 17:30-19:30
- Urola Garaiko Emakumeen Etxeko Legazpiko lokalean. Saturnino Telleria, 1
- Hizkuntza: euskara
sormen tailerra, emozioak lantzen
Antzerkiak eta arte paltikoak ematen dizkiguten metaforez baliatuko gara tailer honetan, gure gorputzak eta buruak esaten diguten hori aditzen hasteko. Horretarako norberarentzako eta taldearentzako inguru goxo bat sortuko dugu: sortzeko, jolasteko, imajinatzeko, egoteko, adierazteko, askatzeko, zaintzeko…
- Martxoak 14, 21; apririlak 11, 18, 25; maiatzak 9, 16, 23
- Ostegunak
- Ordutegia: 17:30-19:30
- Hizkuntza: taldearen arabera
TXALAPARTA
Txalaparta gertuagotik ezagutu eta instrumentu hau jotzen ikasi nahi duten emakumeei lehenengo urratsak erakustea da ikastaro honen asmoa. Bat-batekotasunak, elkar entzuketak eta komunikazioak musika tresna hontean duten garrantziaz jabetuko gara. “Joaldi batean norbanakoaren eta kidearen mugak osoki errepetatzeaz arduratzen bagara… elkarren artean sortzen den harremana zaintzen badugu, txalapartak Izana hartzen du”
- Hasiera: 2024-03-04 (saio kopurua izen-emateen araberakoa)
- Astelehenak
- Ordutegia: 17:30-19:30
- Hizkuntza: euskara
yogaterapia saioak, gure gorputzak ezagutzen
Emakumeontzako zaintza eta esplorazio saio hauetan, emakumeon gorputzaren autoezagutza eta bertatik ahalduntze prozesuak bideratzeko espazio seguru eta errespetuzkoa sustatzea bilatzen da, helburu finko gabe, “iritsi beharreko zerbait” egon gabe, bizipena eta esperimentazioa gida izanik. Gorputza eta bere pzrozesuak ezagutu, ulertu eta gorpuztuz, ahalduntzerako pausuak emango ditugu, eta prozesu hau ezin dugu ulertu ez bada ikuspegi feminista batetik.
- Matxoak 16; apirilak 13, 27; maiatzak 11, 25
- Larunbatak
- Ordutegia: 10:00-12:00
- Hizkuntza: elebitan
etxeko ekonomia tailerra
Zure dirua hobeto antolatu nahi al duzu? Larrialdietan dirua aurreztea helburu lortezina iruditzen zaizu? Gakoa ez da diru gehiago irabaztea, daukagun dirua hobeto gastatzen iakstea baizik. Parte hartu tailer honetan finantza-plangintzako tresnak ikasteko, zure diruarekiko duzun harremana eraldatzeko eta zure finantzen kontrola.
- Martxoak 2 eta 9
- Larunbatak
- Ordutegia: 09:30-13:00
- Hizkuntza: gaztelera
Emakumeak mugimenduan
Gure dantza eta mugimendu propioak atera ditzagun! Beste emakume batzuekin, bakoitzak nahi duen bezala eta epairik gabe dantza egiteko, elkar ezagutu eta zaintzeko espazio bat da. Ez dago dantzan jakin beharrik eta emakume guztiak izango dira ongi etorriak.
- Hasiera: 2024-03-15 – Bukaera; 2024-06-07
- Ostiralak
- Ordutegia: 09:30-11:00
- Hizkuntza: elebitan
idazketa feminista ikastaroa
Zer da idazketa eta zer da autofikzioa? Nola eta zergatik bilakatzen dira tresna feminista? Tailer honetan gure erreferente femeninoetan murgilduko gara, benetako zein fikziozko erreferenteetan. Astero etapa bat aztertuko dugu (Haurtzaroa, Nerabezaroa, Gaztaroa, Helduaroa, Heldutasuna, etab.) emakumeen genealogia azertzeko, hurbileko emakumeak eta ikonikoak direnak hobeto ezagutzeko. Tailerra beren bizitzako narratibek ireki dituzten galderen etrantzunak bialtzeko atzera begiratzeko prest dauden emakumeei zuzenduta dago.
- Martxoak 23; apirilak 6, 20; maiatzak 4, 18; ekainak 1, 15
- Larunbatak
- Ordutegia: 11:00-13:00
- Hizkuntza: gaztelera
- Ezkioko udaletxean
Jabetze Eskolako Talde Finkoak
Programan azaltzen diren tailerrez gain, Urola Garaiko Jabetze Eskolan, Emakume Talde ezberdinak biltzen gara astero. Talde hauetan parte hartzeko aukera daukazu; are gehiago, zurekin espazio hauek konpartitzeko irrikan gaude. Partaide izateko jarri gurekin harremanetan telefonoz edo posta elektroniko bidez.
EMPALABRAMIENTO ® URRETXU-ZUMARRAGA
“Empalabramiento” gaztelaniazko hitzaren bitartez ahalduntzean datza, parte hartzen duten emakumeentzat gaztelania bigarren (edo hirugarren) hizkuntza izanik. Programa genero-ikuspegia duten materialak egokituz eta emakumeak bizi diren gizarte-testuingurua kontuan hartuz sortu da. Helburu nagusia da zure eskubide eta gaitasunen kontzientzia indibiduala hartzea, baliabideak eskuratzea, influentzia lortzea eta gizartearen parte izatea, eskubide osoko herritar gisa, baldintza berdinetan.
- Astearteak eta ostegunak
- Ordutegia: 10:00-12:00
EMPALABRAMIENTO ® LEGAZPI
“Empalabramiento” gaztelaniazko hitzaren bitartez ahalduntzean datza, parte hartzen duten emakumeentzat gaztelania bigarren (edo hirugarren) hizkuntza izanik. Programa genero-ikuspegia duten materialak egokituz eta emakumeak bizi diren gizarte-testuingurua kontuan hartuz sortu da. Helburu nagusia da zure eskubide eta gaitasunen kontzientzia indibiduala hartzea, baliabideak eskuratzea, influentzia lortzea eta gizartearen parte izatea, eskubide osoko herritar gisa, baldintza berdinetan.
- Astelehenak eta asteazkenak
- Ordutegia: 10:00-12:00
- Urola Garaiko Emakumeen Etxeko Legazpiko lokalean (Saturnino Telleria, 1)
annar-SUA, Emakume migratuen taldea
Sua taldea jatorri eta kultura anitzetatik etorritako Urola Garaiko emakume migratuez osatutako taldea da.
- Ostegunak, hamabost egunetik behin
- Ordutegia: 16:45-17:45
etxeko eta zaintzako emakume langile migratuen espazioa
Ahalduntze feministarako gunea. Bertan, partaideentzako interesgarriak diren gaiak jorratzen dira (beharrak, kezkak, eskubideak), era berean, bizi dituzten prozesuetarako arreta, laguntza eta zaintza eskainiko zaie. Espazio honetan, antzeko errealitateak bizi dituzten emakumeen arteko sarea ehundu nahi da.
- Ostegunak, hilean behin
- Ordutegia: 16:00-18:00
- Urola Garaiko Emakumeen Etxeko Legazpiko lokalean (Saturnino Telleria, 1)
Zaintzaile emakume taldea
Beti besteak zaintzen ari zara? Zure buruaz baino gehiago arduratzen zara beste pertsonez? Talde honetan, bi orduz, besteak zaintzeari uzten diogu gure buruak zaintzeko.
- Izena ematen duten eamkumeekin adostuko da ordutegia
Envejecer Bonito
Tailer honetan, Urola Garaiko emakume helduek, beraien bizi etapetako prozesuak partekatzeko aukera izango dute, taldekako zein banakako boteretzea ikuspegi feminista batetik landuz.
- Astelehena, hamabost egunetik behin.
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Izen-ematearen araberako hasiera data
ORIENTAZIO SOZIO-LABORALA
Etxeko zaintzan modu profesionalean lan egiten duten emakumeentzkao orientazio sozio-laboral zerbitzua da. Dituzun eskubideei buruz informazioa jasoko duzu espazio honetan (soldata, legezko atsedenaldiak, nominak…)
- Ostegunak, hilean behin
- 16:00-18:00
- Hitzorduarekin (943.25.23.89)
IZEN EMATEA ZABALIK
Informazioa
- Ekintza guztiak doakoak dira
- Egutegia ikasleen arabera kudeatuko da
- Tailerrak Urola Garaiko Emakumeen* Etxean izango dira, Pagoeta Auzoa 1, Urretxu, horrela ez den tailerretan bakoitzaren informazio atalean zehaztuko da
- EZINBESTEKOA DA IZENA EMATEA
- Izena emateko epea ikastaroa hasi baino 2 egun lehenago bukatzen da
Matrikula
Izena ematea hurrengo bideetatik egin daiteke:
- 943.25.23.89
- jabekuntzaeskola@gmail.com
- Ondorengo inprimaki hau beteta: